Adunako Udalak 2007 urteko otsaileko udalbatza bidez Adunako Agenda 21en I. Ekintza Plana onartu zuen. Dokumentu horretan barneratzen dira ekonomia, ingurumen eta gizarte aldetik iraunkorragoa den udalerri baten alde lan egiten lagunduko diguten helburu eta ekintza sorta
Ekintza Plana udalbatzak onartu zuela 3 urte pasatxo igaro direnez, herritarrek dokumentu hori onartu zenetik zein ekintza nagusi gauzatu diren ezagutzea interesgarria da. Izan ere, Adunako Udalak 2009ko udazkenean zehar lehen aldiz ebaluatu baitzuen Ekintza Planaren ezarpen maila eta egokitzat jotzen dugu lortutako emaitzen berri herritarrei ematea. Horrekin batera, urte honetan zehar aurrera eramaten ari garen proiektu ezberdinen inguruko informazioa ere herritarren artean zabaldu nahi dugu
GAI ZERRENDA:
1. Adunako Agenda 21en prozesuaren deskribapena.
2. Agenda 21en Ekintza Planaren ezarpena (2007-2009).
3. 2010 urtean gauzatzen ari garen proiektuak.
4. Bertaratutakoen galdera-erantzunak, eta proposamenak
Informazio gehigarria behar izanez gero, interesa dutenek 943-692571 telefono zenbakira deitu eta ingurumen teknikariarengatik galde dezakete (astearteetan goiz eta arratsaldez eta ostegunetan, goizez).
Azkenik, aipatu behar da ekintza hau Udalsarea 21en finantzazioari esker gauzatu dela