Azoka, Oria merkatal elkarteko kideen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko urr. 18a, 18:42

Duela bi urte bezalaxe, aurten ere Stock azoka antolatu du Oria merkatal elkarteak urriaren 24, iganderako. Hamalau saltokik eta merkatarik hartuko dute parte: haur nahiz helduentzako jantziak, arropen diseinua, pastelak, loreak, apaingarriak, osagaiak, ilerako produktuak, idazteko materiala, inprimategia, optika, perfumeria..., eskaintza zabala izango da. 10:00etatik 14:00etara Errebote plazan (Beharzana pilotalekuan eguraldi txarra egingo balu) jarriko dituzte postuak. Arduradunek jakinarazi dutenez, taberna zerbitzua nahiz ume jolasak eskainiko dituzte goizean zehar eta trikitilariak ibiliko dira giroa alaitzen. Era berean, dendetako produktuekin osatutako bi sorta zozketatuko dituzte bertaratuen artean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!