Giro ederra Zizurkilgo Azoka berezian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko urr. 18a, 13:02

Goizeko euri zaparradak atertuta, eguerdirako jende ugari gerturatu zen Zizurkilgo azoka berezira. Autoz, oinez edota Udalak antolatutako autobusean, ehunka pertsona hurbildu zen baserritarren zein artisauen produktuak ikusi eta erostera.  Olatza baserriko Eskolastika Zabalak jaso zuen herriko baserritarren posturik onenaren saria eta eguerdian, ehundik gora pertsona gerturatu zen txahal errea dastatzera. Arratsaldean, txakurrek eskainitako ikuskizunaz gozatu zuten bertaratutakoek. Udaletxe ondoko belazean, lerari tiraka ibili ziren elurretako txakurrak eta haurrek, ez zuten gurdien gainean ibiltzeko aukera galdu nahi izan. 

Argazki gehiago ikusi

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!