Eskualdeko odol emaileen bazkaria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko urr. 17a, 21:17

Urriaren 24an, Adunan, mezarekin hasiko da festa eguna, goizeko hamaiketan Adunako Asuntzion Parrokian. Bertan egingo da intsignia eta diplomen banaketa. 25, 40 eta 50 aldiz odola eman duten herritarrak sarituko dituzte, eta omenaldi berezia egingo zaie odol emaile bikainei.

Sari banaketa ekitaldiaren ostean, bazkaria egingo da Adunako Aburuza sagardotegian. Sagardotegietako menua eskainiko dute, 30 euroren truke. Bazkarira joan nahi duenak 943 008 209 telefono zenbakira deitu behar du (Izaskun Miner).
Izena emateko epea urriaren 15ean bukatuko da, ostiral honetan alegia.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!