Ama Kandida ibilbidea: Andoain, Tolosa, Valladolid, Salamanca
Hiriburuaz gain, etorkizunean indarra har dezake Ama Kandida ibilbideak, Andoainen hasi eta Salamancan amaitzen dena. Dagoeneko, mundu zabaletik etorritako Jesusen Alabak ibilbide hori egiten ari dira. Turistikoki ere interesgarria da.
1. Andoain
Ama Kandidaren sorterria, Berrozpe etxean dago jaiotetxea.
2. Tolosa
Bertakoa da Mª Antonia Bandres Elosegi, 1996an Ama Kandidarekin batera beatifikatu zuten Jesusen Alaba. 21 urterekin hil zen Salamancan. Han gordetzen da hilkutxa, Ama Kandidaren bizitokian bertan.
3. Valladolid
Savater familian neskame zela, maiz joaten zen eliza bateko erretaulan errezatzeko ohitura zuen. Han izan zuen Kongregazioa sortzeko inspirazioa. Erretaula hura Jesusen Alaben komunitatearen esku dago gaur egun.
4. Salamanca
Bertan dago hilkutxa, bere azken bizitokia. Alboko argazkietan agertzen den bezala, Salamanca hirian ibilbide polita egin daiteke, herrigune historikoa ezagutzearekin batera Ama Kandidaren ibilbidea jarraituz.
Kanonizazioaren osteko ospakizun nagusia abenduaren 7an egingo dute, Clerecia elizan. Juanitatxo musikala eskainiko da, eta erakusketa Salamancara ere eramango dute.