Eskualdeko odol emaileen festarako, deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko urr. 9a, 11:53

Oria Beheko odol emaileen ordezkaritzek intsignia eta diplomen banaketa egingo dute urriaren 24an Adunan, igandez. Mezarekin hasiko da festa eguna, Asuntzion Parrokian, goizeko 11tan, eta parrokian bertan egingo da intsignia eta diplomen banaketa, eguerdian hasita. 25, 40 eta 50 aldiz odola eman duten herritarrak sarituko dira, eta omenaldi berezia egingo zaie odol emaile bikainei.
 
Sari banaketa ekitaldiaren ostean, bazkaria egingo da Adunako Aburuza sagardotegian. Sagardotegietako menua eskainiko dute, 30 euroren truke. Bazkaria dastatzeko 943-008209 telefonora deitu behar da, izena emateko (Izaskun Miner). izen-emate horretako epea urriaren 15ean bukatuko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!