Aurreko asteazkenean, hilak 6, egin zen Urnietako udalak bultzatutako herri partehartze prozesuaren lehen bilera. Bilera honetan 35-40 bat herritar bildu ziren. Mikel Izagirre alkateak aurkezpena eta partehartze prozesuaren zergatiak eta arrazoiak eman zituen. Beste aldetik, Ibon Zugasti, Prospektiker etxeko teknikariak, Partehartze prozesuaren xehetasunak eta egutegia azaldu zituen, eta azkenik, Ana Crespo eta Pedro Etxaniz, HAPOaren talde erredaktorearen arkitektoak, dokumentuaren xehetasunak eman zituzten. Bertaratu zirenak, HAPOaren eta Idiazabal kaleko reurbanizazioaren inguruan zituzten zalantza eta dudak azaltzeko aukera izan zuten.
Parte-hartze prozesuaren hurrengo bilera urriaren 13an, 19:00etan, Lekaio Kultur etxean izango da, eta bertan Hirigintza Antolamendurako Plan Orokorraren xehetasunak sakonago azaldu eta eztabaidatu ahal izango dira. Urnietako udalak, herritar guztiei bilera honetan parte hartzera animatu nahi ditu.
Alegazioak aurkezteko epea: