Haur eta nerabeei zuzenduta, doako laguntza telefonoa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko urr. 8a, 13:22

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte gaietarako sailak bideratuta, haurren eta nerabeen laguntzarako doako telefonoa abian dela jakinarazi du Villabonako Gazteria sailak. Eskubideak urratuta sentitzen dituenak, egoera zail batean aurkitzen denak edo tratu txarrak jasaten dituenak 116111 telefono zenbakira dei dezake. Helduek ere dei dezakete egoerak salatzeko nahiz informazioa eskuratzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!