Behin azoka amaituta, saltzea lortu ez eta berriro etxera bueltan eraman nahi ez diren produktu eta objektuak Emaus fundazioari uzteko aukera izango da.
Jostailuak, diskoak, liburuak, arropa, bizikletak edo dagoeneko erabiltzen ez diren beste gauzak izanez gero, azokara eramateko deia egiten dute.
Izen emateko azken eguna urriaren 19a izango da. Azazoka, berriz, urriaren 23an Goikoplazan burutuko da goizeko 10:00tatik 14:00tara. Informazio gehiagorako:
943 591 298 (Xabier/Iñigo).