Nork bere kabuz eta Internet bidez on line ikasteko joera, teknologia berrien erabileraren areagotzearekin batera gertatzen ari den fenomenoa da. Euskara hizkuntza maila ezberdinetan ikasteko eta trebatzeko aukerak egon badaude, eta geroz eta gehiago dira erabilera horren alde egiten ari direnak. Egunero euskaltegira joan ezin dutenentzat, edota bakarrik ikastea gustuko duenarentzat aukera aproposa da.
Aukera horrek berarekin dakar diziplina handia eskatzen du, ikasketei gogor eutsi eta egunero ikasteko lanari ekiteko.
Andoaingo Udala, DEIALDIA
Udalak 2010-2011. ikasturterako Euskara ikasteko dirulaguntza deialdia luzatu du. HABEk aitortutako euskaltegi publiko edo pribaturen baten ardurapean burutu beharko litzateke ikastaroa, Andoainen edo Andoaindik kanpora. Ikastaroa hasi eta hilabeteko epean Udaletxeko Euskara Zerbitzuan entregatu behar da aldez aurreko dirulaguntza eskaera.
Laguntza jasotzeko baldintzen artean, bi hauexek nabarmendu behar dira: Ikastaroaren helburu akademikoa gainditzea eta ikasturtean zehar gutxienez %85eko asistentzia izatea. Laguntza eskuratu ahal izateko ikastaroa amaitu eta hamabost eguneko epean Udaletxeko Euskara Zerbitzuan eskaera-orria eta beharrezkoa den dokumentazioa aurkeztu behar dira.
Dirulaguntza:
1. Ikastaro arruntetan eta trinkoetan: ordaindutako matrikularen %50ekoa.
2. Autoikaskuntzako ikastaroetan: ordaindutako matrikularen %50erainokoa.
3. Ordaindutako matrikularen %100 familia ugariaren edota dirusarrrera mugatuak dituztenen kasuan.
Informazio osoa:
• Udaleko Euskara Zerbitzua.
• 943 300 830.
• euskarazerbitzua@andoain.org
• Edo euskaltegi publiko eta pribatuetan. Andoainen, AEK euskaltegia: 943 591 704, andoain@aek.org.