Juan Carlos Besance, espetxeratua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko urr. 4a, 22:19

Joan zen asteazkenean, Guardia Zibilak Jesus Mari (larunbat goizean askatua) anaiarekin batera atxilotutako Juan Carlos Besance espetxera bidali du epaileak ETAko kide izatea leporatuta. Lehergailuak eta armak izatea egotzi die eta, besteak beste, Jose Javier Mugika Leitzako zinegotziaren aurkako atentatuan parte hartu izana.

Berrogei urteko billabonatarrak inkomunikatuta egon den bost egun hauetan zehar, Guardia Zibilaren eskutik torturak jaso izana salatu du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!