Udalak hirigintza antolamendu berria herritarrekin eztabaidatzeari ekingo dio aste honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko urr. 4a, 10:45

Jaien atariko Udal batzarraldian hirigintza planaren inguruan alderdi bakoitzak bere iritzia agertu eta bozkatzeko aukera izan zuen. Herritarrek ere hurrengo asteetan planaren nondik norakoak ezagutu eta iritzia emateko aukera izango dute.
Hiri-antolamenduko plana aztertzeko eta eztabaidatzeko bilerak egun hauetan burutuko dira:
• Urriaren 6, 13, 19 eta 26an batzarrak izango dira Lekaio kultur etxean.
• Azaroaren 2an berriz, Idiazabal kaleko berrikuntzen inguruko batzar berezia egingo da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!