Karobiak txukuntzeko auzolandegiak, Burdinaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko ira. 30a, 20:04

Burdina taldeak Amasa-Villabonako Musturiazpi eta Floreagako karobien garbiketa egingo du urriaren 2an eta 9an. Ondare historikoa berreskuratzen lagundu nahi duten herritarrei auzolanean parte hartzeko deia egin nahi die. Ekimenean parte hartu nahi duenak, 699 487 683 telefono zenbakira deitu behar du.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!