Besance anaiak, Madrilen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko ira. 30a, 19:53

Atzo arratsaldean, Villabonako Oriamendiko etxean eta Arroa auzoko garaje batean egindako miaketen ostean, ETAko komando bateko kide direlakoan, Guardia Zibilak atxilotu zituen Juan Carlos eta Jesus Mari Besance Zugasti anaiak, Guardia Zibilaren egoitzan Madrilen daude atzo gauaz geroztik. Hainbat berri agentzien arabera, astelehenean igaro daitezke epailearen aurretik.

Bien bitartean, AAMk bi anaiak inkomunikatuta dauden bitartean, batzarrerako deia egin du iluntzeko 20:00etan plazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!