Atzo, San Miel egunarekin batera egin zen Iñistor Jaiaren IV. edizioa. Eguraldi ona lagun izan zen egun osoan zehar, eta herritarren partehartzea aurreko edizioetakoen parekoa izan zen aste eguna izanagatik. Ehun lagunetik gora izan ziren herri bazkarian parte hartu zutenak. Bazkalostean, Uxue Alberdi, Ainhoa Agirreazalgi , Beñat Gaztelumendi eta Xamoa bertsolariak, Amaia Agirrek gidatutako bertso emanaldi polita burutu zuten. Arratsalde osoan zehar aurrera eraman ziren toka, mus eta irrintzi txapelketak, hona hemen emaitzak:
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!