Polizia operazioa Amasa-Villabonan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko ira. 29a, 18:33

Goizeko 10:30ak aldera, Guardia Zibilak hartu du Oriamendi auzoa eta arratsaldeko 14:30ak arte aritu dira besancetarren etxea miatzen. Eguerdi alderako Ertzaintza ere inguratu da gune horretara. Miaketen ostean, Juan Carlos eta Jesus Mari Besance Zugasti anaiak preso eraman dituzte, ETAko komando bateko kide izatearen susmopean.

Oriamendiko etxeaz gain, Arroako garaje bat ere miatu dute eta arratsaldean hainbat komunikabidetan jakitera eman denez, 100 kilo lehergailu eta 2001ean lapurtutako auto bat atzeman dituzte, besteak beste. Arratsaldeko 18:30etatik 19:00etara Guardia Zibila eta Ertzaintzak besanzetarrek Villabonako Aldude kalean zuten beste garaje bat ere miatu dute.

AAMk kezka azaldu du atxilotuen egoeraren aurrean eta manifestazioa egin dute herriko kaleetan zehar atxilotuak askatzeko eskatuz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!