Hiru pertsona atxilotu ditu Guardia Zibilak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko ira. 29a, 12:36

Ustezko ETAkide izatea leporatuta, bi pertsona atxilotu ditu Guardia Zibilak Villabonan gaur goizean eta beste bat Donostian. Juan Carlos (40 urte) eta Jesus Mari (36 urte) Besance Zugasti anaiak dira Amasa-Villabonan atxilotutakoak eta une honetan, miaketak egiten ari dira Oriamendiko euren etxebizitzan.
Xabier Atristain Sorozabal da Donostian atxiotutakoa, 39 urteko donostiarra. Aurten otsailean, ETAren aurkako operazio baten ostean, etxetik ihes egin zuen eta martxoan Miarritzeko aireportuko polizia etxean entregatu zuen bere burua. Apirilean libre utzi zuten.

Amasa-Villabonako Oriamendi auzoko etxebizitza miatzen ari da Guardia Zibila eta Donostiako San Martin kalean, beste etxebizitza batean ere miaketa lanak egin ari direla jakinarazi dute. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!