Aizkardirekin Urbiongo gainetara

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko ira. 29a, 10:58

Urriaren 23-24an Urbiongo gainetara irteera antolatu du Aizkardi mendi taldeak. Larunbatean Hontoria del Pinar, Rio Lobos arroila edota Ucero zeharkatuko dituzte. Igandean Urbiongo tontorrera igoko dira, Laguna Negratik igaroz.

Izena emateko 649 717 182 telefono zenbakira deitu behar da urriaren 7tik 21era (20:00-22:00) edota Aizkardi egoitzara jo ostegunetan (21:00-22:00).

Irteera urriaren 23an izango da, goizeko 06:00etan Olaederra kiroldegiaren paretik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!