Urnietako Udalak konpostaje ikastaroan parte hartzeko izena eman zuten urnietar guztiei jakinarazi nahi die ikastaroa hurrengo asteko astelehenean eta ostegunean burutuko dela, alegia, urriaren 4an eta 7an Lekaio kultur etxean, arratsaldeko 19.30etik aurrera.
Norberak etxean konpostajea egiteko edukiontzia jaso nahi badu ikastaroa egitea derrigorrezkoa izango da. Oraingoz 90 herritarrek eman dute izena, baina ikastaroan parte hartu nahi duen orok nahikoa izango du ikastarora azaldu eta izena ematea.