Irailaren 26an, igandearekin egin zen Asteasuko azoka berezia. Eguraldia lagun, jende ugari bertaratu zen azokagunera. Artisauen lanak, baserritarren produktuak, ganadu erakusketa, arroz-esne lehiaketa, trikitilari eta zanpanzarren doinuak... zer ikusi handia izan zen. Jendetza handia bildu zen eguerdi aldean eta arratsaldean, Ernioko erromeritik behera zetozenak batu ziren jai girora. Bigarren urtez, behi esneak izan ziren azokako bereizgarri nagusiak.