Hamabost sagardotegiren artean, Andoaingo Gaztañaga sagardotegiak jantzi zuen txapela ostiral gauean Hernaniko Txantxangorri elkarteko Sagardo Lehiaketan, 1.240 puntu lortuta. Bigarren postuan Astigarragako Bereziartua sagardotegia geratu zen, 1.169 punturekin; hirugarren Zubietako Astiazaran sagardotegia, 1.163 punturekin. Lehiaketan 156 pertsonek eman zuten botua.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!