Guardia Zibilak bi gazte atxilotu ditu Villabonan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko ira. 26a, 01:26

Amnistiaren aldeko mugimenduak jakinarazi duenez, gaur goizean Villabonako lineako autobus geltokitik bi lagun eraman ditu Guardia Zibilak. Agidanez, autobusetik jaitsiarazi eta eraman egin dituzte. Bost Patrol hurbildu dira ondoren eta berauetan eraman dituzte bi gazteak, bata gizonezkoa eta bestea emakumezkoa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!