Gazteria zinegotzia den Maialen Abaigarrek zuzendu zuen bilera. Bi helburu nagusi zeuden. Lehenengoa, Gaztelekuaren inguruko informazioa ematea: zabaltzeko aurreikuspenak, ordutegiak, espazioak, eta abar. Izan ere, nerabeek 2009. urtean zehar proiektua osatzeko iritzia eman zuten eta hori oinarri izanik eman dira hurrengo pauso guztiak. Bigarrena, Gaztelekua zabaldu bitarteko bi gai konkretuetan parte hartzeko gonbitea luzatzea: barruko materialak erosteko orduan lehentasunak jartzeko eta Gaztelekuaren webgunearen diseinua bere gustura moldatzeko. Gazte guztiek izena eman zuten talde batean edo bietan ekarpenak egiteko.
Azkenik, gogorarazi nahi dugu 12-17 urte bitarteko nerabe guztiek parte hartu dezaketela bi egitasmoetan. Interesatuek gazteria@villabona.net helbidera mezu bat zuzendu behar dute, zein taldetan parte hartu nahi duten zehaztuz.