Aizkardiko kideak Aigüestortesen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko ira. 21a, 11:04

Aurreko asteburuan, Aizkardi mendi taldeko 30 lagun Aigüestortesko parajeetan barrena ibili zen. Besteak beste, Tuc de Ratera tontorra igo zuten larunbatean eta Montardo gailurra igandean. Eguraldia ere lagun izan zuten Kataluniako Pirinioetako paisaia ederrez gozatzeko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!