Geltokiko lurrazpiko pasabidea 2011n eraikitzeko akordioa lortu duela iragarri du Andoaingo Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Andoaingo Udalaren izenean, Estanis Amutxastegi alkateak gaur Andoaingo Udaletxean egin duen agerraldian tren geltokiaren lurrazpiko pasabidea eraikitzeko ADIF-RENFErekin akordioa lortu duela iragarri du. 2011 urtean zehar garatuko litzateke obra osoa, 2 milioiko aurrekontua izango duena.

Horietatik ADIFek milioia bere gain hartuko du, Eusko Jaurlaritzak 500.000 euro eta Andoaingo Udalak beste 500.000.

Andoaingo alkatearentzat lurrazpiko pasabidearen eraikuntzarekin premiazko bi helburu beteko dira: Arriskua saihestea eta Andoaingo behekaldeko nahiz gaikaldeko bizilagunentzat pasabide azkar eta segurua izatea.

Agerraldiaren bideoa 14:30tik aurrera ikusgai(gaztelaniaz)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!