Gaurtik aurrera Andoainen Sukaldaritza jardunaldien edizio berria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko ira. 16a, 13:32

Andoaingo Batzoki elkarteak Andoaingo elkarteen arteko II. Sukaldaritza jardunaldiak antolatuko ditu, Andoaingo elkarte gastronomiko guztien parte hartzearekin.

Batzokia elkarteko zuzendaritza taldeak herriko elkarteetako kide guztiei elkartearen ateak zabalduko dizkie berriro. Arrakasta handia izan zuen iaz, gizarte zabalaren oniritzia nahiz esker ona jaso zutelarik.

Lehiaketa kutsurik gabeko jardunaldi hauetan elkarte gastronomiko bakoitzeko bi ordezkarik lau pertsonentzako otordua prestatuko dute, horretarako izango duten muga bakarra aurrekontua izanik. Osagaien balioa gehienez 25eurokoa izango da.
Menuen prestaketa Batzokia elkarteko sukaldean egingo da, iluntzeko zazpiretatik aurrera, ostegun honetan hasita. Bigarren edizio honetan ere Andoaingo elkarte guztien parte hartzea ziurtatu dute. Errekaburu izango da jardunaldiei hasiera emango diena. Irunberrik, berriz, amaiera emango die. Eta, tartean, Andoaingo elkarte gastronomiko guztiak: Ontza, Zumeatarra, Hogar Extremeño, Triana, Karrika, Agustin Leitza, Santa Krutz Peña eta Andoaindarra.

Aitor Llorente
Iaz bezalaxe, aurten ere Andoaingo sukaldari bati otordu bat prestatzeko gonbitea luzatu zaio, elkarteek parte hartuko duten baldintza berdinetan lan egiteko. Urriaren 13an Aitor Llorente Donostiako Beti Jai jatetxeko sukaldariaren txanda izango da.

Oskar Letamendi
Urriaren 16an, Oskar Letamendi sukaldariari lagunduz, jardunaldien antolatzaileek afari sorpresa prestatuko dute. Gau berean, Luis Mari De Miguel andoaindarra parte hartzaile guztientzat urdaiazpikoa mozten arituko da. Izen-ematea zabalik dago urriaren 8ra bitarte. Deialdia irekia da.

MENU aukera zabala jardunaldietan
19:00. Batzokia elkartea:

Irailak 16. Errekaburu
Alberto Santa Kruz, Unzalu.
Legatz hegatzak, Mazedonia.

Irailak 17. Ontza
Mikel Irigoras, I. Sanbuenaventura.
Erbia arrozarekin, Untxia perretxikoekin, Sagar erreak.

Irailak 23. Zumeatarra
Oskar Mena, Ander Balda.
Entsalada epela, Txerri azpizuna goarnizioarekin, Laranjak kiwiarekin.

Irailak 24. Hogar Extremeño
Manuel Canales, Yovana Canales.
Gazpatxoa, Kotxifritoa.

Irailak 30-Urriak 16
Parte hartuko dutenak: Triana, Karrika, Agustin de Leiza, Peña Sta. Krutz, Andoaindarra eta Irunberri.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!