"PSE-EE Osakidetzaren bozeramaile”

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko ira. 15a, 15:27

Asteazken honetan eguerdiko 12:00tan Mikel Izagirre, Xabier Sasiainbarrena, Gaspar Esnaola
eta Iñaki Mendizabal Udal ordezkariek agerraldia egin zuten.

Bideoa

Jarraian, agiria:

URNIETA 2010-9-15
PSE-EE Osakidetzaren “bozeramaile”

"Pasa den larunbatean, hilak 11, urnietarrok jakin dugu Osakidetzak Urnietako osasun zentroaren lanak egiteko esleipena egin duela. Dirudienez PSE-EE Osakidetzaren bozeramaile bihurtu da Urnietan; izan ere, erakunde horrek oraindik ez dio Udalari lanen hasieraren berri eman, eta horri jakinarazi behar dio. Galdera: PSE-EEk ez al zekien Osakidetzaren obren hasiera atzeratzeko eskatu zela?

Hori da udal honetan dagoen azken jakinarazpen ofiziala. Udalari oraindik ez zaio ofizialki jakinarazi obrak noiz hasiko diren, ezta obraren inguruan espazio publikoa okupatu behar izango den ere. Ahoz jakinarazi zaigu, funtzionario baten bidez, obrak datorren irailaren 24an hasiko direla eta 12 hilabeteko iraupena izango dutela, urtebete, eta ondoren, Osakidetzak zentroa ekipatuko duela. Seraz, obrak bukatzea eta martxan jartzea ez da 2011ko urria baino lehen aurreikusten. Hau da Udalak duen informazioa.

PSE-EEk Aldizkari Ofizialen jartzen duenaz informazioa eman nahi badigu, ez dugu behar, guk ere badakigu irakurtzen. Saina gutxienez ondo irakur ezazue. Oker egotea espero dut eta obren epeak laburtzea. Urnietarrok hori irabaziko baikenuke.

Adierazpen horiekin PSE-EEren asmoa eurek eragin duten osasun zentroaren exekuzioaren atzerapena gutxitzea da. Udal honen erreakzioari eta parlamentari batzuei esker 2010eko aurrekontuetan zuzentzea lortu zen, alderdi sozialistaren gogoz kontra bada ere. Alderdi sozialistaren gobernuak oraindik ez dio udalaren jabetzakoa zen lokala Eusko Jaurlaritzari eskualdatu. Gogoan al du alderdi sozialistak iaz egin zigun akusazioa, Udala bere jabetzakoa zen lokala ez ziola Eusko Jaurlaritzari eskualdatu, eta horregatik ez zirela obrak iaz hasi? Oraindik ez du bere izapidetzea bukatu.

Horri eraginkortasun sozialista esaten zaio".

<object width="640" height="385"><param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/dvQLydTlLIM?fs=1&amp;hl=en_US"></param><param name="allowFullScreen" value="true"></param><param name="allowscriptaccess" value="always"></param><embed src="http://www.youtube.com/v/dvQLydTlLIM?fs=1&amp;hl=en_US" type="application/x-shockwave-flash" allowscriptaccess="always" allowfullscreen="true" width="640" height="385"></embed></object>

 

&lt;object width="640" height="385"&gt;&lt;param name="movie" value="http://www.youtube.com/v/dvQLydTlLIM?fs=1&amp;amp;hl=en_US"&gt;&lt;/param&gt;&lt;param name="allowFullScreen" value="true"&gt;&lt;/param&gt;&lt;param name="allowscriptaccess" value="always"&gt;&lt;/param&gt;&lt;embed src="http://www.youtube.com/v/dvQLydTlLIM?fs=1&amp;amp;hl=en_US" type="application/x-shockwave-flash" allowscriptaccess="always" allowfullscreen="true" width="640" height="385"&gt;&lt;/embed&gt;&lt;/object&gt;  


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!