U2 taldearen kontzerturako sarreren zozketa jarri du abian AAMk

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko ira. 15a, 13:13

Villabonako Amnistiaren aldeko mugimenduak jakinarazi duenez, irailaren 26an U2 taldeak Donostian emango duen kontzerturako 2 sarrera zozketatuko ditu bilabonatarren artean. "Aipatu zozketaren helburua, azkenaldian Villabonako herriak jasan duen txantaia ekonomikoari aurre egitea da (33.000 € ordaindu behar izan ditu bi herrikide inolako epaiketarik gabe aske uzteko). Ezin dugu ahaztu, dispertsioak, asteburuero billabonatar askoren poltsikoetan egiten duen zuloa. Horri guztiari aurre egiteko, Villabonako AAMk elkartasun dinamika zabala irekita dauka. Oraingoan, U2 taldean kontzertua ikusteko bi pertsonentzako sarrerak zozketan jarri ditugu. Zozketa irailaren 24an izango da (kontzertua baino 2 egun lehenago). Zozketako txartelak ohiko tokietan salgai daude".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!