Ernioaldeko kontsumo taldearen sorrera eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko ira. 13a, 19:06

"Baserritik eskura, salmenta zuzena" lemapean, baserritarrak ekoiztutako produktuak bitartekaririk gabe etxeratzeko modua ematen dute kontsumo taldeek. Iragan maiatzean egin zen Aiztondo eskualde mailako lehen bilera eta jendearen interesa ikusita, Ernioaldeko kontsumo taldea osatzeko asmotan dira. Kontsumo taldean parte hartu nahi duten kontsumitzaileei bilerarako deia egiten zaie: Irailak 15, asteazkena; Zizurkilgo Atxulondo Kultur Etxean, 19:00etan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!