47 lurpeko aparkaleku Larrean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko ira. 13a, 13:07

Villabonako Udalak, lehen deialdian eman gabe geratu ziren 47 lurpeko aparkaleku-plazaren herri jabari gisako emakidarako (2 plaza mugikortasun urria duten pertsonentzako), epe berri bat ireki du. Emakida hori Udalbatzak 2010eko apirilaren 7an eginiko bilkuran onartu zuen Baldintzen Pleguan xedatutakoaren arabera egingo da:

Esleipen era:

Zozketa Publikoa.

Herri-jabari gisako emakida lortzeko eskatzai-leen baldintzak:

  • Baldintzen Agiriaren 7. baldintzan agertzen direnak.
  • Behin-behineko bermea, 300,00 €uroko diru-sarrera egitea:

Kutxa: 2101-0072-78-0000068122

Euskadiko Kutxa: 3035-0046-73-0460900005

Ezaugarriak:

Herri-jabarirako emakida, 75 urteko eperako ematen dena. Prezioa, Baldintzen Agiriaren I Eranskinean agertzen den plaza bakoitzaren azalera erabilgarriaren araberakoa ezartzen da.

Eskaerak aurkezteko epea:

2010eko irailaren 9tik irailaren 22ra, 09:00etatik 14:00etara.

Lekua:

Udaletxeko Erregistro Orokorra.

Oharra:

Deialdian parte hartzeko eskaeraren inprimakiaren eredua Udaletxeko Bulego Orokorretan emango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!