Joan zen larunbatean izan zen Irrintzi elkarteak antolatutako XV. Azoka berezia. Errebote plazan errebote partida jokatu zutenez, Txermingo ikastolaren azpialdean egin zen azoka. Postu ugari gerturatu zen, eskaintza zabala ekarriz; bertakoetatik hasi eta iparraldera bitarte. Izoria, ezti eta gazten postuak jaso zuen lehen saria. Leire Ibarrola arduraduna pozik azaldu zen, "ardiekin bukatzean erleekin hasten gara". Familiartean eramaten dute aurrera ekimena eta aurrez ere Villabonako azokan parte hartutakoak dira. Bigarren saria J. Ramirez ardoentzat izan zen eta hirugarrena Dani barazki eta fruituentzat, etxean bertan geratuz azken sari hau. Urtero legez, eskualdeko elkarteen arteko Isats gisatuen lehiaketa ere egin zen. Sailkapena: 1.- Irrintzi, 2.- Uxo Toki, 3.- Zunbeltz.