Igande honetan, Urnietako Herri Bira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

9,5 kilometroko lasterketa igande honetan burutuko da Urnietako herrigunean goizeko hamaiketan hasita. Iaz, 158 lasterkarik parte hartu zuen eta irabazleak, Ibai Alba (Hernani, 30:33) eta Edurne Viñas (Oiartzun, 36:23) izan ziren. Aurten, dagoeneko 110 lasterkarik eman du izena eta egun berean lasterketa hasi aurretik ere izango da izen emateko aukera. (09:30etik 10:45era bitartean, Urnietako LEKAIO Kultur Etxean, irteera gunean).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!