Irailaren 15ean, asteazkena, aparteko osoko bilkura izango da udaletxean 20:00etan batzar aretoan. Bertan, aurreko bilkurari dagokion akta onartzeko proposamenaz gain, Josune Arretxe zinegotziaren heriotzaren eta hutsik dagoen postua beteko duen pertsonaren berri ematea edota ‘Bai Udalbiltzari, bai Euskal Herriari' mozioa onartzeko proposamena aztertuko dira, besteak beste.