Asteburua indartsu dator

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko ira. 10a, 13:26

Giro ederrean doaz aurrera Elbarrenako festak. Atzo arratsaldean plaza haur eta gaztetxoez bete zen euren jaialdian. Iluntzean Kantukale ekimenaren txanda izan zen eta herriko kaleak alaitu zituzten euskal kantu eta doinuz. Gauean, Txan magoak erakarri zuen bertaratuen arreta bere truku bitxiekin. Festetako asteburua indartsu dator: 

Irailak 10, ostirala:

11:30  Haur jolasak.

Ondoren, Buruhandiak.

14:00 Gazte bazkaria plazan.

Ondoren, Gazte jokoak.

19:00 "Zozongo" batukada.

19:00 "Gorriti eta bere abereak", Aurrera plazan.

23:00 Kontzertuak: "Zaunk", "Che sudaka" eta "Deskontrol".

Irailak 11, larunbata

11:00 "Jokolandia"  haurrentzako jolasak.

Ondoren, buruhandiak.

11:30  Artzai txakur lehiaketa "Danena" futbol zelaian.

13:00 Lorontzi erakusketa eta lehiaketa.

14:00  Herri bazkaria

17:00 Blusen arteko pentlatoia. Koadrilek bost jokotan parte hartuko dute, jokoetako bat asto karrera izango da.

19:00  Asto karrera.

00:00  Mozorro gaua. "Trakets" berbena taldea goizaldera arte.

07:30 Diana trikitixarekin.

Irailak 12, igandea

11:30 Sardinak eta sagardo dastaketa Urkamendi elkartearen eskutik.

13:00 Motozerrarekin egurrari formak emanez erakustaldia.

16:00 II. Joxe Arregi Mus Txapelketa plazan.

19:00 Herritarren dantza eta Melokotoiari agurra. Honen aurretik herrian zehar kalejiran ibiliko dira.

20:00 Bertso saioa plazan. Bertsolariak: Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Mendiluze, Sustrai Kolina,  Xabier Silbeira, Iker Zubeldia eta Amaia Agirre. Gai-jartzailea: Jon Zaldua

23:00 "DJ Bull"  plazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!