Atzo iluntzeko 20:30etan bota zuten Elbarrenako jaien hasiera iragartzeko txupinazoa. Txoritxoak eta Patrikanzulo koadrilako kideek izan zuten jaien hasiera iragartzeko ardura. Aurrez, kros misto arrakastatsua egin zen auzoan barrena. 42 bikotek parte hartu zuen eta Karmen Perea eta Enrike Arabaolaza donostiarrak izan ziren garaile.