Elbarrenako festak, bihartik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko ira. 7a, 21:15

Zizurkilgo plaza prest dago bihartik aurrera herriko festei hasiera emateko. Igandera arte luzatuko diren festetako ekintza gehienak plazaren erdi-erdian altxatu duten karpan burutuko dira. Biharko egitaraua:

Irailak 8, asteazkena

19:00  Zizurkilgo III Kross mistoa. Neska eta  mutilez osatutako bikoteentzat.

20:30  Txupinazoa eta Melokotoiaren aurkezpena. Atxulondo Kultur Etxetik,               "patrikanzulo" eta "txoritxoak" blusen eskutik.

Ondoren, buruhandiak eta kalejira, trikitixaz alaiturik.

21:30  Herri afaria "Pasus" jatetxearen eskutik plazan.

00:30 "Jun da Jo" txaranga plazan.

03:00  Karaokea plazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!