Gizonezko bat atxilotu zuten igandean, bi umeri sexu ukitzeak egin izanaren akusaziopean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko ira. 7a, 13:29

Ustez Hamar eta hamaika urteko bi neskatori sexu erasoa egiteagatik, 42 urteko gizonezkoa atxilotu zuten igandean Villabonan. Goxoki denda batera zihoazenean egin zien eraso bi neskei. Antza denez, gizonezkoa biziketaz hurbildu zitzaien eta nesketako bat bularrean ukitu zuen. Neskak goxoki dendara sartu, eta gizonezkoak atzetik jarraitu zien, berriz ere ukitzen saiatuz. Dendatik korrika atera eta gurasoak zeuden tokiraino gerturatu ziren gaztetxoak, gertatutakoa azalduz. Ertzaintzari deitu eta inguruan bertan harrapatu zuten gizonezkoa. Adingabekoei sexu erasoa egitea egozten diote 42 urteko gizonari. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!