Euskara ikasteko izen-ematea zabalik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko ira. 6a, 13:53

Gaur goizean zabaldu da Villabonako Udalean euskara ikasteko izena emateko epea. Hilaren 24ra arte luzatuko da izen-ematea Villabonako Euskara Zerbitzuan. Antolatzaileek adierazi dutenez, talde homogeneoak sortuz gero, ikastaroak Zizurkilen eta Villabonan bertan antolatuko lirateke, ikasleek inora joan behar ez izateko.
Informazio gehiago nahi izanez gero, Udaleko Euskara Zerbitzura jo daiteke edota 943 693 501 telefono zenbakira deitu, 09:30etatik 14:00ak arte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!