Irailak 8, asteazkena
19:00 Zizurkilgo III. Kros mistoa. Neska eta mutilez osatutako bikoteentzat.
20:30 Txupinazoa eta Melokotoiaren aurkezpena. Atxulondo Kultur Etxetik, Patrikanzulo eta Txoritxoak blusen eskutik. Ondoren, buruhandiak eta kalejira, trikitixaz alaiturik.
21:30 Herri afaria Pasus jatetxearen eskutik plazan.
00:30 “Jun da Jo” txaranga plazan.
03:00 Karaokea plazan.
Irailak 9, osteguna
11:30 Meza nagusia.
12:00 Herriko haurren euskal dantza ikuskizuna.
13:00 Jubilatuen jokoak: toka eta igela.
14:00 Jubilatuen bazkaria “Atxulondo” jatetxean.
17:00 Superplast haurrentzako ikuskizuna. Ondoren umeentzako merienda eta buruhandiak.
20:00 Kantukale. Herritarrek herria euskal kantuz alaituko dute. Tartean, partehartzaileek, zenbait pintxo dastatu eta barrikotea egin ondoren, “Kantukale” rekin jarraituko da.
22:30 Txan magoa.
Irailak 10, ostirala
11:30 Haur jolasak. Ondoren, buruhandiak.
14:00 Gazte bazkaria plazan. Ondoren, Gazte jokoak.
19:00 Zozongo batukada.
19:00 Gorritiren abereak, Aurreran.
23:00 Kontzertuak: Zaunk, Che Sudaka eta Deskontrol.
Irailak 11, larunbata
11:00 Jokolandia haurrentzako jolasak. Ondoren, buruhandiak.
11:30 Artzain txakur lehiaketa Danena futbol zelaian.
13:00 Lorontzi erakusketa eta lehiaketa.
14:00 Herri bazkaria.
17:00 Blusen arteko pentlatoia. Koadrilek bost jokotan parte hartuko dute, jokoetako bat asto karrera izango da.
19:00 Asto karrera.
00:00 Mozorro gaua. Trakets berbena taldea goizaldera arte.
07:30 Diana trikitixarekin.
Irailak 12, igandea
11:30 Sardinak eta sagardo dastaketa Urkamendi elkartearen eskutik.
13:00 Motozerrarekin egurrari formak emanez erakustaldia.
19:00 Herritarren dantza eta Melokotoiari agurra. Honen aurretik herrian zehar kalejiran ibiliko dira.
20:00 Bertso saioa plazan. Bertsolariak: Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Mendiluze, Sustrai Kolina, Xabier Silbeira, Iker Zubeldia eta Amaia Agirre. Gai-jartzailea: Jon Zaldua.
23:00 DJ Bull plazan.