Gaur eguerdian egin da Urnietako futbol zelaian Ricard eta Begiristainen ohoretan egiten den memorialaren edizio berri bat. Urtero bezala, bertan izan dira jubenil mailako Hernani, Urnieta eta Lasarteko Ostadar taldeak. Emaitzak honakoak izan dira: Hernani 1 - Urnieta 0; Hernani 3 - Ostadar 0; eta Urnieta 2 (Zinku, Josu) Ostadar 0. Emaitza hauen ondorioz, honela geratu da sailkapena: 1. Hernani 6 puntu; 2. Urnieta 3 puntu; eta 3. Ostadar 0 puntu. Jokalari onenaren saria, Urnieta taldeko Goikok jaso du. Sari banaketa ekitaldian Ricardo Fernandez (Ricard) zenaren alargunak eta Joxe Manuel Begiristain zenaren arrebak lore sorta bana jaso dute. Torneoko hirugarren partida, Perez Lasa 1. mailako arbitro andoaindarrak epaitu du.