Agur jendetsua, Josune Arretxeri

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko ira. 3a, 11:36

Atzo arratsaldean txiki geratu zen Amasako San Martin eliza nahiz elizaren kanpoaldea Josune Arretxe amasar gazteari agur esateko. Gazte zein heldu, ehundaka lagun gerturatu zen Amasara. Elizkizunaren ondoren, Amasako gazteak zain ziren elizaren atarian, pasabidean ezpatekin arkua eginez. Amasako lau gaztek aurreskua dantzatu eta gero, ikurrinez bete zen hilerrirainoko bidea. Hantxe hilobiratu zuten bizitza motza baina oparoa izandako amasarra.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!