Biltoki Jubilatu elkartearekin txangoak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko ira. 1a, 12:17

Biltoki Jubilatu elkarteko zuzendaritza batzordea bi irteera prestatzen ari da. Batetik, irailaren 16an, ostegunarekin, egun osoko txangoa egingo dute Arantzazura. Egun horretan, Oñatiko Jubilatuen egoitzan gosaldu eta gero, Arantzazun meza entzungo dute. Eguerdian Kiruri Loiolan bazkaldu eta Zumaian pasiatu ondorenean itzuliko dira etxera. Bestalde, Benidormera bidaia antolatzen ere ari dira urriaren 30etik azaroaren 13ra. Aukera hori heldu nahiz gazteentzat zabalik dagoela jakinarazi dute antolatzaileek. Izena ostirala arte eman daiteke Jubilatuen egoitzan 11:00tatik 12:30etara. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!