Elbarrenako festak, hurrengo asteazkenetik aurrera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Irailaren 8tik 12ra jaia nagusituko da Zizurkilen. Jai batzordeak egitarau oparoa prestatu du adin ezberdineko herritar nahiz bisitariei zuzenduta. Jarraian nahiz agenda atalean (egunez egun banatuta) egitaraua:

Irailak 8, asteazkena

19:00  Zizurkilgo III Kross mistoa. Neska eta  mutilez osatutako bikoteentzat.

20:30  Txupinazoa eta Melokotoiaren aurkezpena. Atxulondo Kultur Etxetik,               "patrikanzulo" eta "txoritxoak" blusen eskutik.

Ondoren, buruhandiak eta kalejira, trikitixaz alaiturik.

21:30  Herri afaria "Pasus" jatetxearen eskutik plazan.

00:30 "Jun da Jo" txaranga plazan.

03:00  Karaokea plazan.

Irailak 9, osteguna:

11:30  Meza nagusia.

12:00  Herriko haurren euskal dantza ikuskizuna.

13:00  Jubilatuen jokoak: toka eta igela.

14:00  Jubilatuen bazkaria "Atxulondo" jatetxean.

17:00  "Superplast" haurrentzako ikuskizuna.

Ondoren umeentzako merienda eta buruhandiak.

20:00 "Kantukale". Herritarrek herria euskal kantuz alaituko dute. Tartean, partehartzaileek, zenbait pintxo  dastatu eta barrikotea egin ondoren, "kantukale" rekin jarraituko da.

22:30 "Txan magoa".

Irailak 10, ostirala:

11:30  Haur jolasak.

Ondoren, Buruhandiak.

14:00 Gazte bazkaria plazan.

Ondoren, Gazte jokoak.

19:00 "Zozongo" batukada.

19:00 "Gorriti eta bere abereak", Aurrera plazan.

23:00 Kontzertuak: "Zaunk", "Che sudaka" eta "Deskontrol".

Irailak 11, larunbata

11:00 "Jokolandia"  haurrentzako jolasak.

Ondoren, buruhandiak.

11:30  Artzai txakur lehiaketa "Danena" futbol zelaian.

13:00 Lorontzi erakusketa eta lehiaketa.

14:00  Herri bazkaria

17:00 Blusen arteko pentlatoia. Koadrilek bost jokotan parte hartuko dute, jokoetako bat asto karrera izango da.

19:00  Asto karrera.

00:00  Mozorro gaua. "Trakets" berbena taldea goizaldera arte.

07:30 Diana trikitixarekin.

Irailak 12, igandea

11:30 Sardinak eta sagardo dastaketa Urkamendi elkartearen eskutik.

13:00 Motozerrarekin egurrari formak emanez erakustaldia.

16:00 II. Joxe Arregi Mus Txapelketa plazan.

19:00 Herritarren dantza eta Melokotoiari agurra. Honen aurretik herrian zehar kalejiran ibiliko dira.

20:00 Bertso saioa plazan. Bertsolariak: Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Mendiluze, Sustrai Kolina,  Xabier Silbeira, Iker Zubeldia eta Amaia Agirre. Gai-jartzailea: Jon Zaldua

23:00 "DJ Bull"  plazan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!