Aurtengo ibilbideak berrikuntza txikiak ekarriko ditu. Auzoan egiten ari diren etxe berrien inguruan ibili ondoren, Asteasura doan bidegorritik behera eginez itzuliko dira korrikalariak plazara. Hiru itzuli osatuko dituzte, guztira 7 kilometro inguruko ibilbidea betez. Plazan bertan jarriko dute helmuga puntua.
Urtetik urtera indarra hartzen ari da Zizurkilgo Kros mixtoa. Iaz hogeita hamar bikote inguru animatu zen parte hartzera. Enrike Arabaolaza eta Karmen Perea donostiarrak izan ziren garaile eta Joxe Mari Etxeberria eta Nerea Amilibia zikurkildarrek lortu zuten bigarren postua.