Literatur solasaldietan parte hartzeko deialdia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko abu. 31a, 13:46

Andoaingo Udal liburutegiak literatura solasaldiak antolatzeko asmoa du. Zenbait pertsona hilean behin elkartuko dira, denek irakurri duten liburuaz aritzeko. Liburuaren irakurketa pertsonala eta intimoa izango da, nork bere etxean edo ahal edo nahi duen lekuan.

Solasaldiak koordinatzaile batek dinamizatuko ditu eta honek berak aholkuak emango ditu irakurri beharreko izenburuak aukeratzekoan.
 
Bi talde antolatu nahi ditugu, bat euskaraz eta bestea gaztelaniaz (nahi izanez gero, bietan parte hartzeko aukera izango da, egun desberdinetan izango baitira). Aurreikusitako ordutegia astearte edo osteguna, ordu eta erdiko saioetan, 19:00etatik 20:30era.
 
Jakin-mina dutenak liburutegitik pasa daitezke, 94300615 teléfonora deitu  edo liburutegia@andoain.org helbide elektronikoaren bidez harremanetan jarri.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!