Aigüestortes parkera Aizkardirekin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko abu. 27a, 12:32

Irailaren 18 eta 19an Aigüestortes parke naturalera irteera antolatu du Aizkardi mendi elkarteak.

Irailak 18, larunbata: Arties-etik abiatu eta Restanca (2000m) laku eta aterpetxera iritsi. Handik 2400 metrora kokatutako lakuetara igo eta Port de Caldes-etik Colomers (2171m) aterpe etalakurajaitsiko dira, bertan afaldu eta gaua igarotzeko.

Irailak 19, igandea: GR10a jarraitu Port de Reterara (2600m) igo arte.Raterako tontorrera igotzeko aukera izango da (2863m). Handik Saboredoko aterpera jaitsi (2310m) ondoren, Gelat lakutik (2490m) 2587 metroko tontorrera igoko dira.Gerber bailaratik egingo dute jaitsiera La Peulla (Bonaiguaren ondoan, 1935m) amaitzeko.

Informazio gehiago edota izena emateko 649 717 182 telefono zenbakira deitu abuztuaren 30etikirailaren 14a arte (20:00-22:00). Gainerakoan, Aizkardi elkartean ostegunetan (21:00-22:00).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!