Irrintzi elkartearen XV. Azoka berezia, bihar

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko abu. 25a, 20:13

Irrintzi elkarteak Villabonako Udalaren babesean urtero antolatzen duen XV. Azoka berezia bihar, irailaren 11n, izango da Errebote plazan, 09:00etatik 14:00etara. Urtero bezala, eskaintza zabala izango da: jaki eta edariak nagusituko dira eta lehen hiru postu onenentzat sariak banatuko dituzte Udaleko kideek eta antolatzaileek. Eskualdeko elkarteen arteko urteroko Isats Gisatuen lehiaketa ere izango da eguerdian eta ohi denez, Irrintziko kideek hamaiketakoa eskaintzeko taberna ere jarriko dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!