Mikel Iturria txirrindulari urnietarrak garaipen berri bat lortu zuen atzo izugarrizko beroarekin Ibarran egin zen proban. Hirutan igo zuten Altzo eta behin Larraitz eta izandako sapa zela eta, oso gutxi izan ziren helmugara heldu ziren txirrrindulariak, Mikel guztien artean azkarrena izan zelarik. Urte oparoa ari da izaten Andoaingo taldeko urnietar gaztearentzat eta dagoeneko txapel ugari lortuak ditu. Zorionak Mikel!
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!