Iñigo Idiakez, Euskalduna taldearen entrenatzaile berria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko abu. 20a, 15:28

Realeko jokalari-ohia den Iñigo Idiakez donostiarra izango da Euskalduna taldearen entrenatzailea datorren hilean hasiko den denboraldi berrirako. Abuztuaren 29an egingo den Larramendi torneoan (Euskalduna-Ostadar-Tolosa) hartuko du kargu berria. Idiakez, hamar urtez Realeko jokalari izan zen eta ondoren, Oviedo, Rayo Vallecano, Derby Country eta Southampton taldeetan jokatu zuen. Iaz, Añorgako jubenil mailako entrenatzaile izan ondoren, azken denboraldian talde andoaindarrak galdutako kategoria berreskuratzeko helburuarekin dator.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!