Dantza giroan ekin zien oilasko biltzearekin herriko gazteek, abuztuaren 12an. Eguraldiak lagundu ez bazien ere, jai giro ederrean ibili ziren herrian zehar oilasko biltzaileak.
Larunbatean berriz, abuztuaren 14ean, beste hainbat ekitaldiren artean, koadrilen arteko bazkari arrakastatsuaz gozatu zuten herritar guztiek pilotalekuan.
Igandean,eguerdian, axeri dantzak jende asko bildu zuen pilotalekura. Bertako gazteek jaka gorria eta zapia soinean, dantza mordoa egin zuten bertaratutako guztien gozagarri.
Egitaraua egunez egun, agenda atalean.